Normandia Beherea
Frantziako iparraldeko eskualdea. Calvados, Orne, Manche departamenduek osatzen dute. 17.583 km2 eta 1.391.318 biztanle (1990). Hiriburua Caen. Beste hiri nagusiak, Alençon, St-Lö eta Cherbourg. Orne eta Vire ibaiek hegoaldetik iparraldera igarotzen dute Normandia Beherea. Gainik garaienak 417 m ditu. Normandia Behereko ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da, biztanleen % 52 bizi da hirietatik kanpora. Frantzian ateratzen den esnearen % 12 Normandia Beherean ateratzen da. Haragia ateratzen ere Frantziako eskualdeetan hirugarrena da; departamenduka hartuta, berriz, Orne da lehena. Industriak ere garrantzi handia du Normandia Behereko ekonomian, siderurgiak eta autogintzak batez ere (Renault eta Citröen).