Norman, Jessye
Estatu Batuetako sopranoa (Augusta, Georgia,1945). Beka bati esker Washingtongo Howard unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta geroago Michigan-go unibertsitatean osatu zituen. 1969. urtean Berlingo Deutsche Oper-n egin zuen aurkezpena, Tannhaüser operarekin. Interpretazio aipagarriak izan ditu Verdiren Aida eta Berliozen Les Troyans operetan. Opera abesteaz gainera, 1970. ondorengo urteetan Wagner, Schubert, Mahler eta beste zenbait musikagileren liederren errezitalak eskaini ditu jaialdi eta kontzertuetan. Gaur egun munduko soprano dramatiko ospetsuenetako bat da.