Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

non

adlag. (Galdetzailea). Zer tokitan? Non nago? Non utzi duzu liburua? || (Zehar galderetan). Non zer dagoen jakiteko. Ez nekien, gaixo honek, non sartzen nintzen. Hona non datorkigun bestea. Otsoa non aipa han gerta (esaera). || Non edo han. Nonbait. || Non edo non. Non edo han, nonbait. Non edo non gordeta. || (Lekuzko perpaus txertatu baten buru gisa, aditz jokatuak bait- edo -(e)n hartzen duelarik). Alkate izan zen Donostiako hirian, non hil zen mila zazpirehun eta bigarren urtean. || Non ere. a) Non ere baitabila geroztik, ez bide zaio itsusi izanen Eskualduna agerkaria hartaz mintzo ikustea. b) Florentziara jo zuen, non ere sasoi hartan aurkitzen zen Ugolino Kardinal jauna. || Elkarrekin zirenean ez zirela kontent non ez ziren haserre: haserre ez baziren. || Hain… non… ik. hain. || Ez… hain laster… non. ik. hain. || Hala… non. ik. hala. || Halako eran (gisaz, maneraz)… non. ik. halako.