Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nominal

izond. Ekon. Merkataritza agiriek idatzirik duten zenbatekoa, salerosketa prezioaren edo balio errealaren desberdina dena. Akzio baten balio nominala.  v  Balio nominalak. Aztertzen den garaiko prezioetan adierazten diren ekonomia magnitudeak. Esate baterako 1993. urteko Barne Produktu Gordina balio nominaletan, urte hartako prezioetan neurturiko produkzio kopurua da.  v  Interes tasa nominala. Merkataritza agiriek idatzirik duten interes tasa. Mailegu bat dela eta ordaintzen den interes tasa nominala inflazioa kontuan izan gabe ordaintzen den tasa da.