Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nonbait

adlag. Tokiren batean (Ezezko ez diren esaldietan erabiltzen da; ik. inon). Egiak badu nonbait iturria; non izan dezake Elizaz kanpo? Beste nonbait esan dudanez. Nonbait ere zerbait bilatuko ahal dugu. || Nonbait(et)ik. ik. nondik-bait. Nonbaitetik hasi behar eta, neure buruagandik hasi naiz. Nafarroa aldeko nonbaitetik etorriak. || Nonbaiten. Nonbait. || Nonbaitera. Norabait. || Nonbait han, nonbait hor. a) Ia; gutxi gorabehera. Gazte luze bat, hamabost urteren ingurua nonbait han zukeena. b) Han, hor nonbait. Nonbait hor dago gordea. || Nonbaiteko. izlag. Tokiren batekoa. Nonbaiteko gaztelu batean. || adlag. Dirudienez, antza (denez). Lan hau, nonbait, geroko utzi zuen. Eta azkenean inor baino berritsuago azaldu zaigu; zaharra hiztuna izaki nonbait.