Nobili, Leopoldo
Italiar fisikaria (Trassilico, 1784 - Florentzia, 1835). Galbanometroa hobetzeko sistema bat asmatu zuen 1826an, Astatiko deitu zuena. Bi orratz imandu zituen eta zehaztasun handiko galbanometroak egin ahal izan ziren haren bidez. 1830ean, lehenengo pila termoelektrikoa asmatu zuen eta hartaz baliatuta bero irradak aztertu zituen Mellonirekin batera.