Noble, Adrian Keith
Britainiar antzerki zuzendaria (Sussex, 1950). Bristolgo Unibertsitatean ikasi zuen. London Drama Center eskolan hainbat urtez ikasi ondoren, Bristolgo Old Vic antzokiko zuzendari izendatu zuten. Denboraldi horretan antzerki testu klasiko nahiz modernoak landu zituen. John Websterren Malfiko dukesa (1614) obra zuzendu zuen, adibidez, Manchesterko Royal Exchange-rentzat (1980). Urte berean Royal Shakespeare Company-n sartu zen, eta bertako zuzendari artistikoa izan zen. Shakespeareren, Txekhoven eta hainbat idazle handiren lanak eszenaratu zituen, horien artean Hiru ahizpak (1901) eta Gereziondoen lorategia (1904).
- Nobel, Alfred
- nobela
- nobelio
- Nobile, Umberto
- Nobili, Leopoldo
- Noble, Adrian Keith
- noble
- noblezia
- Noblia, Patxi
- Nobre, Antonio
- Nocedal