Nitzchke, Oscar
Alemaniar arkitektoa (Altona, 1900 - Paris, 1991). Arkitektura ikasketak Genevan eta Parisen egin zituen. 1923an arkitekturako lantegi bat ireki zuen beste gazte berritzaile batzuekin batera. Bere garaiko teknikak ikasi ondoren, eraikin metalikoen lehiaketa bat irabazi zuen Estrasburgon (1929). 1936an New Yorkeko Rockefeller Center-eko Wallace K. Harrison arkitektoarekin lan egin zuen. 1940an Bronxeko zoorako eraikinak sortu zituen, eta 1947an Nazio Batuen egoitzarako etxe-orratzak diseinatu zituen. 1949 eta 1953. urteen bitartean egin zuen bere lanik garrantzitsuena: Alcoaren egoitzako (Pittsburgh) sarrera, fatxada eta eraikuntza elementu guztiak diseinatzea. Bere lana ezaguna izaten hasi zen Frantzian eta Estatu Batuetan, batez ere Cooper Unionek New Yorken egin zuen erakusketaren ondorioz (1985).