nitrotolueno
iz. Kim. Toluenoaren nitrazioz lortzen den gai organikoa (NO2-C6H4-CH3). Hiru isomero ezagutzen dira: orto, isurkari horia, para, kristal horia eta meta, isurkari horia. Isomero desberdin hauek destilazio bidez bakartzen dira. Denak sukoiak eta pozoitsuak dira eta sintesi organikoetan erabiltzen dira, koloregaiak ekoizteko batez ere. Trilita izeneko lehergaia tolueno trinitratua edo trinitrotoluenoa (TNT) da.