nitruro
iz. Kim. Nitrogenoaren eta metal baten arteko konbinaketa. Nitrogenoaren balentzia 3 izaten da. Metal berotuaren gainetik nitrogenoa edo amoniako gasa pasaraziz lortzen dira. Nitruro ezagun batzuk hauek dira: litio nitruroa (Li3N), magnesio nitruroa (Mg3N2), aluminio nitruroa (AlN). Normalean egonkortasun txikikoak izaten dira, eta uraren eraginez hidroxido bat eta amoniako eratuz deskonposatzen dira: Ca3N2 + 6 H2O 2 NH3 + 3 Ca(OH)2.