nitrifikazio
iz. Biol. Bakterioek eta beste organismoek gai organikoa deskonposatzean lurreko nitrogeno organikoa nitrato edo nitrogeno minerala bilakatzea. Mikoorganismo horiek deskonposatu egiten dituzte amoniakoz osatutako gaiak eta gai nitrosoak sortzen dira aurrena eta nitriko bilakatzen dira gero. Nitrifikazio bidez NH3 molekula NO3- bilakatzen da, hau landareek elikagai gisa erabil dezaten. Horretarako, oso espezialduak dauden bi bakterioa talderen laguntza behar da. Lehen fasea (NH3a NO2- bilakatzea) Nitrosomona eta Nitrosococcus generoko bakterioen ekintzari esker egiten da, eta bigarrena (NO2- ioiak NO3- erara oxidatzea) Nitrobacter generokoei esker. Nahiz eta prozesua aspalditik ezaguna izan, 1877. urtea arte ezin izan zen haren izaera biologikoa argitu. Schloesing-ek eta Muntz-ek frogatu zuten. Hala ere Vinogradskik bakartu zituen lehendabizi nitrifikazioaren bakterioak 1890ean. Bakterio horiek energia eta nitrogenoa lortzen dute nitrifikazio prozesuan, eta azken hau hobeto egiten da lur goldatuetan, emankorretan eta neutroetan (edo apur bat alkalino direnetan). Bakterioek eratzen duten nitratoa landareek xurga dezakete.
- nirvana
- Nis
- Nishinomiya
- nitrato
- nitrazio
- nitrifikazio
- nitriko, azido
- nitriko, oxido
- nitrilo
- nitrito
- nitro