Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nitrazio

iz. Kim. Konposatu baten molekulan NO2 taldea sartzeko gertatzen den erreakzio kimikoa. Horretarako azido nitrikoa erabil daiteke, nitrobentzenoaren ekoizpenean egiten den bezala: C6H6 + HNO3 ® C6H5NO2 + H2O. Baina industrian gehien erabiltzen diren nitrazio sistemak azido sulfuriko eta azido nitrikoaren nahasteaz baliatzen dira; horrela eratzen dira nitrozelulosa eta nitroglizerina.