Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Niobe

Mit. Greziako mitologian, Tantaloren alaba eta Tebasko erregea Anfionen emaztea; zazpi seme eta zazpi alabaren ama zen, Homeroreneko elezaharrak dioenez. Emankortasun horrek harroturik, Letori nola berak Apolo eta Artemisa besterik ez zuen bota zion. Harrokeria horren mendekua hartzeko egun berean hamalau seme-alabak hil zizkioten Apolok eta Artemisak. Minaren minez harkaitz bihurtu zen (Asia Txikiko Sipilo mendia herri sinesmenaren arabera). Hala ere negarrak ez zion huts egin, harkaitz hori estaltzen duen elurra urtzean malko itxuran isurtzen baita. Harrotasunaren eta amatasun minduaren irudia da.