Niño, El
Txile, Ekuador eta Peruko kostaldeko itsaslaster beroa. Aldian behin (7-14 urte bitartean) agertzen da eta ohikoa den Peruko itsaslaster hotzaren lekua hartzen du zenbait astez, baina aurkako norabidean (ipar-hegoaldera). Ur azaleko tenperatura 10 °C-z inguru goratzen du; ondorioz, ur hotzagoetan bizi ohi den planktona urritzen da eta hartaz elikatzen diren arrainen kopurua ere nabarmenkiro gutxitzen da. Ozeano Bareko alisio haizeak ahultzerakoan sortzen da urlaster hau. Halaber, normalean lehorrak diren Peruko kostaldeko lurraldeetara euria ekarri ohi du.