ninfeazeo
izond. Bot. Rannalen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Uretako landareak dira. Hosto-txorten luzeak, uraren azpitik gainerainokoak, izaten dituzte; hostoak uraren gainean egoten dira. Lorea, banaka antolatua, lore-orri askotakoa eta kolore bizitakoa izaten dute. 100 bat mota biltzen dira ninfazeoen baitan. Igebelarra eta lotusa dira ezagunenak.