ninfalido
izond. Zool. Lepidopteroen ordenako izen bereko familiako tximeleta batzuez esaten da. Aurreko zangoak erdi indargabetuak edo egoten laguntzen ez dizkietenak dituzte, eta emeek luzeagoak arrak baino. Antenen muturra antena bera baino lodiagoa dute. Hegoak marroi ilunak edo beltzaranak dituzte gehienak, orban zuri edo horidunak. Europan bizi diren tximeleta familietan ugariena da. Ezagunenak Clossiana euphrosyne eta Vanessa atalanta dira.