Newman, Paul
Estatu Batuetako zinema antzezlea (Ohio, 1925). Actors Studio ospetsuan ikasi zuen. Xeheki ikasi eta aztertu izan ditu paperak, jokalekuak eta zuzendariaren helburuak. A. Penn-ek eginiko The Left Handed Gun (1958, Ezkerraren pistola) filma da Newman-en nagusietako bat. Oscar saria jasoa du, eta zuzendaritza lanak ere egin izan ditu, Rachel, Rachel (1968) besteak beste.