Newcomen, Thomas
Ingalaterrako mekaniko eta asmatzailea (Darmouth, 1663 - Londres, 1729). 1705ean bere izena daraman makina edo makina atmosferikoa asmatu zuen Thomas Savery-rekin batera; meategietako ura ateratzeko lurrun bonba bat zen makina atmosferikoa. Makina horietariko lehena 1712an jarri zen martxan Staffordshire-n. 1767an James Watt-ek asmatu zuen lurrun bonbaren aitzindaria izan zen.