Mit. Antzinako Greziako mitologian, zentauroetako bat, Ixion eta Nefeleren semea. Heraklek hil zuen, bere emazte Deianira bahitzen saiatu zelako. Hil aurretik, ordea, Nesok bere odoletan pozoitutako soinekoa eman zion Herakleri; Heraklek soinekoa jantzi eta hil zen.