Nervi, Pier Luigi
Italiar ingeniari eta arkitektoa (Sondrio, 1891 - Erroma, 1979). Irakaslea izan zen Erromako unibertsitateko arkitektura fakultatean. Funtzionalismoa defenditu zuen, eraikuntza ahalik eta lasterrena, merkeena eta egokiena egiteko xedez. Betoi armatuaren teknika maisutasun handiz landu zuen: betoiaren erresistentzia aztertu zuen eta betoi mota berri bat eta kofratzeko molde berriak asmatu zituen. Industria eraikinak eta jende askok erabili ahal izateko eraikinak egin zituen batez ere. Lan nagusiak: Florentziako estadioa (1929-1931); Orvietoko, Orbetelloko eta Torre del Lagoko aireportuetako hangarrak (1936-1941); Palermoko, Gaetako eta Trapaniko petrolio biltegiak; Turingo erakusketa jauregia (1948-1950); Rio de Janeiroko Maracaná estadioa (1949-1950); Turingo Fiat fabrika (1949-1950); UNESCOk Parisen duen egoitza (1953-1957); Erromako Flaminio estadioa; Milango Pirelli etxeorratza (1961).
- neroni
- Neruda, Jan
- Neruda, Pablo
- Nerva
- Nerval, Gérard de
- Nervi, Pier Luigi
- Nervo, Amado
- neska
- neskako
- neskame
- neskametza