Neron
(Lat. Lucius Domitius Nero Claudius deitua). Erromako bosgarren enperadorea, 54-68 bitartean (Antium, 37 - Erroma, 68). Gneo Domizioren eta Agripinaren semea, Klaudio enperadorearen seme ordekoa eta ondorengoa. Haren alaba Oktaviarekin ezkondu zen. Neronen agintaldiaren hasiera, Burro eta Seneka aholkulari zituela, lasaia eta oparoa izan zen. Aurrerago ordea nabariak izan ziren Neron-en ekintza odoltsuak. 59. urtean ama hil zuen eta 62an emaztea, Oktavia. Popearekin ezkondu eta gutxira hura ere hil egin zuen. 64. urtean Erroma suntsitu zuen sutea kristauei leporatu zien. Kristauak esetsi eta Erroma berregiten hasi zen, dirutza izugarria gastatuz. Bere buruaz beste egin zuen Julio Vindex, Akitaniako gobernadorea, senatuaren eta herriaren izenean matxinatu zenean.