Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nerbioi

Kantauri aldeko isuria duen Bizkaiko ibaia. 76 km (horietatik 15 Araban egiten ditu eta gainerakoak Bizkaian). Urduñako mendian du sorburua (Araban) eta Amurrio, Luiando, Areta, Arakaldo, Arrankudiaga, Ugao-Miraballes, Arrigorriaga eta Basauri zeharkatu ondoren egiten du bat Ibaizabal ibaiarekin. Biek bat eginik igarotzen dute Bilbo, ura Abran isuri bitartean. Ibaiadar nagusiak: Delika, Barrakaran, Artomaña, Izoria, Altube eta Zeberio.