Neher, Erwin
Alemaniar sendagile eta biologoa (Landsberg, 1944). Biokimikako ikasketak egin zituen Munichen eta Winsconsinen (Estatu Batuak). Bere ikerlanak psikobiologiaren eremura zuzendu zituen. 1968an Municheko Max Planck Institutuan hasi zen lanean. 1991n Medikuntza eta Fisiologiako Nobel saria irabazi zuen, Bert Sakmannekin batera, zelularen mikrokosmosa ikertzeko teknika berriak garatu izanagatik.