negutegi
iz. Negua igarotzeko toki egokia. v Negutegi efektua. Fis. Eguzki izpien eta leku itxi baten artean beirazko gai bat ezartzerakoan sortzen den efektua. Ikusgai diren eta uhin luzera laburreko irrada duten Eguzkiaren izpiak erraz igarotzen dira beiran zehar, eta lurrak zein leku itxi hartan diren gorputzek izpi horien beroa xurgatu eta atzera igortzen dute, irrada infragorri gisa; irrada infragorri horrek beira zeharkatu ezin duenez negutegiaren tenperatura berotu egiten da; esan daiteke beraz eguzkiaren beroa gainazal hartzailearen eta beiraren pareten artean “harrapatuta” geratzen dela. Teknika hori antzinatik erabiltzen da landareak eta loreak hazteko, giro desegokitik babesteko. v Horren antzeko efektua gertatzen da Lurraren atmosferan; Lurrak Eguzkitik datorkion irradiazioa atzera igortzen du irrada infragorri gisa, eta irrada hori karbono dioxidoak, urak eta hodeiek hartzen edo xurgatzen dute berriz, eta atzera lur gainazalera igortzen dute, Lurraren gainazalaren tenperatura berotuz. Gauez atmosferaren xurgapen horrek galarazten du egun bero baten ondoren tenperatura arras hoztea, atmosferan ur asko duten lurraldeetan batez ere. Lurreko atmosferan karbono dioxidoaren edo beste gas kaltegarri batzuen (metanoa eta klorofluorokarbonatoa besteak beste) kopurua handitzen ari denez, eta gai horiek beroa xurgatzeko gaitasun handia dutenez, atmosferaren tenperatura gehiegi berotzeko arriskua ere bada aditu batzuen ustez. Artizarrean ere aztertu da efektu hori. ik. ozono.
- Neguri
- Negus
- neguta
- negutar
- negute
- negutegi
- negu-txori
- Nehemias
- Neher, Erwin
- nehoiz
- nehola