Nehemias
Bibliako pertsonaia (K.a. V. mendea). Artaxerxes I.aren funtzionario izan zen. Juduen gobernari izan zen, eta Jerusalemgo harresia berriro eraikitzeko eta erlijio erreforma egiteko ahaleginak egin zituen Esdras-ekin batera. v Nehemiasen liburua. Bibliako historia liburuetariko bat, Esdras-en liburuaren segida, Esdras II ere deitua, eta egile berarena (K.a. IV. mendea).