Nauman, Bruce
Estatubatuar artista (Indiana, 1941). Eskultura, bideogintza, lan grafikoa eta performanceak landu ditu. Musika, matematika, fisika eta artea ikasi zituen. Lehen erakusketak Kalifornian egin zituen, eta horiei esker, bere izena Atlantikora eta Europara hedatu zen. Bakarkako lehen erakusketa, aldiz, New Yorkeko Leo Castelli galerian egin zuen. Bertan argizarizko Eskutik ahora eskultura (1967) eta neonezko hainbat eskultura erakutsi zituen. Naumanen lana antiforma edo postminimalismo joeren barruan sartu behar da. 1994. eta 1995. urteetan, 60 lanetik gorako erakusketa ibiltari batean, bizitzan zehar egindako lanak eman zituen ikustera munduko museorik garrantzitsuenetan.