Naukratis
Antzinako Egiptoko hiria, Nilo ibaiaren deltan zegoena. Milesiarrek sortu zuten K.a. VII. mendean, Greziaren eta Egiptoren arteko merkataritzagune izan zedin. K.a. VI. mendean Amasis faraoiak Asia Txikitik etorritako greziarrak Naukratisen bildu zituen; hiria asko handitu zen, greziarren hiri autonomo bihurtu zen eta Egiptoko merkataritzagune garrantzitsuena izatera iritsi zen. Persiarren erasoek eta Alexandriaren sorrerak hiriaren gainbehera ekarri zuten. 1884an aurkitu ziren Naukratisen aztarnak.