Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nasiko

iz. Zool. Simioen ordenako zerkopitezidoen familiako tximinoa, 70 cm inguru luzea (Nasalis larvatus). Gorputza baino luzeagoa du isatsa, 80 cm inguru. Arraren sudur handiagatik deitzen da horrela, sudur luze zabala, ahoa estaltzen diona, eta mihi luze baten antzekoa baitu. Ilea sarria, hori arrea eta distiratsua du. Besoak ia hankak bezain luzeak ditu. Borneo uharteko oihanetan bizi da. Taldean ibiltzen dira, ibai inguruetan. Landareak eta fruituak janez elikatzen da.