Nascimento, Milton
Brasildar abeslari eta musikagilea (Rio de Janeiro, 1942). O anjo preto do Brasil ezizenez (Brasilgo aingeru beltza) da ezaguna. Gazterik hasi zen dantza aretoetan musika jotzen eta abesten, baina benetako arrakasta 1967an iritsi zitzaion, Nazioarteko II. Kantu Txapelketa "Travessia" kantarekin irabazi zuenean. 1963an "Paz do amor que vem" kanta konposatu zuen Marcio Borgesekin batera. Bere lana ezaguna da, Brasilen ezezik, baita Estatu Batuetan ere.