Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nasai-lore

iz. Bot. Arrosaren familiako belar landarea, belardietan eta erreka ondoetan hazten dena, 1,50 m inguru luzea (Filipendula ulmaria). Zurtoin zuzena eta albo-adar gutxikoa du. Simetriarik gabeko hosto horztunak ditu, kolorez berde ilunak. Loreak zurtoinaren puntan kokatuak, korinbo modura antolatuak eta zuriak izaten ditu. Lorearekin gripea sendatzeko eta sukarra jaisteko edabe bat egiten da.