Nädir Shäh
Afganistango erregea (Dehra Dun, 1880 - Kabul, 1933). Gerra ministroa izan zen (1919-1923), eta enbaxadore Parisen (1923-1925). Aman Allah Khan erregearen aurkako matxinadan borrokatu zen; Kabul hiriburua hartu eta errege izendatu zuten (1929). Konstituzio bidezko monarkia ezarri zuen eta berrikuntza asko egin zituen.