Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nadar, Gaspard

(Jaiotza izenez, Gaspard-Félix Tournachon). Argazkilari frantsesa (Paris, 1820 - Paris, 1910). Medikuntza ikasketak erdi eginean utzi eta argazkigintzari eta karikaturak egiteari ekin zion. Urte gutxiren buruan Parisko argazkilaririk ezagunena egin zen; izen handiko jende asko biltzen zen Parisen zuen estudioan. Balzac, Delacroix, Rossini, Wagner, Baudelaire, Gautierren eta Bakuninen argazkiak egin zituen, besteak beste. Bera izan zen Paris airetik (globotik) argazkiz hartu zuen lehena (1858), eta baita ere argazkiak egiteko argi artifiziala erabili zuten lehenetakoa. Journal Illustré aldizkaria sortu zuen bere seme Paul-ekin.