Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nabopolasar

Babiloniako erregea K.a. 626tik 605 arte, kaldearra (? - K.a. 605). Assurbanipalek Babilonian ezarritako Kandalanu erregea hil zenean hartu zuen erregetza. Babiloniari lehengo handitasuna eman nahirik, Ziaxare mediar erregearekin elkartu zen, eta Asur setiatu zuen. Nahiz eta egiptoarrak asiriarrei laguntzera joan, Asur setiatzaileen eskuetan erori zen 614an, eta Ninibe ere bai 612an. Hartu zituzten lurraldeak bi erregeen artean banatu zituzten gero. 605ean Nabukodonosor II.a Nabopolasarren semeak Nekao Egiptoko faraoiari garaitu zitzaion Eufrates ibaiertzean eta Siria uztera behartu zuen. Babilonian eta bereganatu zituen beste lurraldeetan kaldear dinastia jarria geratu zen. Nabukodonosor II.a utzi zuen lurralde horietako errege (604).