Muti, Riccardo
Italiar orkestra zuzendaria (Napoli, 1941). Napoliko Kontserbatorioan egon ondoren, Milanera joan zen orkestra zuzendaritza ikastera Antonino Vottorekin Giuseppe Verdi kontserbatorioan. 1971n egin zen ezagun Donizettiren Don Pasquale lana zuzentzen Salzburgoko jaialdian. Hurrengo urtean, Florentzian, Rossini-ren Gillermo Tell lanaren lehenengo bertsio osoa zuzendu zuen. 1973-1982 urteen bitartean musika zuzendari bihurtu zen Flontziako Maggio Musicale jaialdian eta Orkestra Filarmonikoan. Garai horretan Filadelfiako orkestrarekin lan egin zuen eta 1980-1992 bitartean bertako zuzendari izan zen. Riccardo Mutik arrakasta handia izan du Viena eta Londresen, batez ere Verdiren lanekin. 1986an Claudio Abbadoren ordezkari izendatu zuten Milango Scalan, eta bertako orkestra filarmonikoaren zuzendaria da.