musa
iz. Arteen eta zientzien bederatzi ahizpa jainkosetako bakoitza. ◊ Poesia etorri edo goi-argia. v Hauek ziren musak: Kaliopea, hitz etorriarena eta olerkigintza epikoarena; Klio, historiarena; Euterpe, olerkigintza lirikoarena eta musikarena; Talia, komediarena; Melpomene, tragediarena; Terpsikore, dantzarena; Erato, hil eresiena eta geometriarena; Urania, astronomiarena, eta Polimnia, kantu sakratuarena. Kondairak dioenez Pierian jaio ziren eta Apolorekin bizi izan ziren Parnason, Pindon eta Helikonen.