Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Münster

Alemaniako ipar-mendebaleko hiria, Iparraldeko Renania-Westfalia lurraldean; 249.900 biztanle (1989). Portua osatzen du Dortmund-Ems ubidean. Zementugintza, metalurgia, mekanika, elektroteknika, altzarigintza, elikagaiak, garagardogintza eta tabakoa dira Münster-eko industriako alor garrantzizkoenak. Horrez gainera, garrantzia dute bertako ikatz meategiek. 795ean sorturiko monasterio baten inguruan antolatu zen hiria. 1648an Westfaliako hitzarmena izenpetu zen Münster-en.