Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mues

Nafarroako erdi-mendebaleko udalerria (Lizarrako merindadearen erdialdea). Mugak: iparraldean, Mendaza, ekialdean, Sorlada, mendebalean, Desoio eta hegoaldean, Urantzia. Garaiera, 517 m 14,41 km2. 1999ko datuen arabera, 112 biztanle ditu (muestarrak). Odron ibaia igarotzen da bertatik. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusiak laborantza (garia, garagarra, mahatsa, barazkiak, fruitu arbolak) eta abere hazkuntza (ardi eta zerri azienda) dira. Aipagarri dira XII. mendeko Andre Madalen ermita erromaniko-gotikoa (XII-XIII. m.), Cabregako jauregi gotikoa, Santa Eugenia eliza gotikoa (XIII-XVI. m.), XVII. mendeko edo XVIII. mendearen hasierako Ama Birjina Aldapeko ermita barrokoa eta Santa Teodosia ermita.  v  Historia. 1064. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Muesko herria. Berrotzako ibarreko herria izan zen XIX. mendearen erdialdean udalerri bihurtu zen arte.