mufloi
iz. Zool. Artiodaktiloen ordenako bobidoen familiako animalia, adar luze biribilak dituena (Ovis musimon). Ahuntzaren antza du, baina hark baino adar sendoagoak eta buru zabalagoa ditu. 1,25 m inguru luze eta 40-50 cm garai izan daiteke arra. Ile sarri leuna izaten du, gaztaina koloreko gorrixka, azpialdean eta hanketako beheko parteetan izan ezik. Taldean ibiltzen da, Korsikan eta Sardinian, batez ere. Desagertzeko zorian dago.