Mota, Rosa
Portugaldar korrikalaria (1958). Munduko maratoi korrikalari handienetako bat izan da. Distantzia txikietan aritu ondoren, 1982an hogei kilometroko lasterketetan saio bat egitea erabaki zuen, eta lehenengo lasterketa irabazi egin zuen. Bere entrenatzailearekin ezkondu zen, eta hark maratoietan espezializatu zuen. 1982ko Los Angelesko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen. Hura izan zen emakumezkoen maratoia Olinpiar Jokoetan kontuan hartzen zen lehenengo urtea. Urte hartatik aurrera, garaipen handiak izan zituen Motak: 1986an, Europako txapelduna eta Tokioko maratoiaren irabazle; 1987an, Bostongo maratoiaren irabazle eta Munduko txapelduna Erroman; Bostongo maratoiaren irabazle 1988an. 1988ko Olinpiar Jokoetan garaipen hirukoitza lortu zuen: Europako, munduko eta Olinpiar Jokoetako txapeldun izan zen.
- mostaza
- Mosterín, Jesús
- Mostoles
- Mosul
- mota belar
- Mota, Rosa
- mota
- Mota
- motazilido
- motel 1
- motel 2