Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mosul

Kurdistango hiria, Iranen mende gaur egun, Tigris ibaiaren eskuinaldean. 1.220.000 biztanle. Ehungintzan, larrugintzan eta janari eta zementu industrian oinarritzen da Mosulgo ekonomia. Mezkitak eta eliza nestoriarrak ikus daitezke han. 641. urtean arabiarrek konkistatu zuten, eta ondoren mongoliarren eta persiarren esku egon zen. Tigris ibaiaren ezkerraldean Ninive-ko aztarnak daude.