mota belar
iz. Bot. Lore-elkartuen familiako belar landare zurtsua, zurtoin zuzena eta orratz itxurako gingilez osatutako hostoak dituena (Artemisia abrotanum). Landarearen goiko aldean izaten ditu loreak, buru txiki batzuen itxurakoak, hostoen oinean kokatuak eta kolore horixkakoak. Lurralde freskoetan ez du lorerik ez fruiturik ematen. Berez Asiakoa da, baina Europan eta Amerikan ere zabaldua dago gaur. Botikagintzan oso erabilia da. Herri sendagintzan urdaileko mina, hesteetako haizeak eta bizkarroiak kentzeko, eta beherakoa mozteko erabiltzen da.
- mossi
- mostaza
- Mosterín, Jesús
- Mostoles
- Mosul
- mota belar
- Mota, Rosa
- mota
- Mota
- motazilido
- motel 1