Moss, Stirling Crauford
Britainiar auto gidaria (Londres, 1929). Mossen familia autoetara zaletua zen oso. Hamazazpi urte zituela hasi zen auto lasterketetan. 1954. urtean Maserati etxean hasi zen, eta handik urtebetera Mercedes etxera aldatu zen. 1955ean Formula 1eko Sari Handia irabazi zuen (sari hori irabazi zuen lehenengo britainiarra izan zen). Mille Miglia lasterketa ere irabazi zuen, eta Formula 1eko auto gidarien sailkapen orokorrean bigarrena izan zen, Fangioren atzetik. 1957an eta 1958an Vanwall britainiar etxearekin aritu zen, eta berari esker etxe horrek munduko auto egileen saria irabazi zuen. 1958an berriz ere gidarien sailkapenean bigarren gelditu zen, Mike Hauthornen atzetik orduko hartan. Vanwall etxeak 1958an lasterketak utzi zituen eta Cooper etxera joan behar izan zuen Mossek. Etxe horrekin hirugarren izan zen 1959. eta 1960. urteetako munduko txapelketetan; 1961ean leku hori bera izan zuen, baina Lotus etxearekin. 1962an izan zuen istripu baten ondorioz, nazioarteko txapelketak utzi egin behar izan zituen.
- Moskovia
- Mosku
- moskutar
- Mosquitia
- Mosquitos kostaldea
- Moss, Stirling Crauford
- Mössbauer, Rudolf
- mossi
- mostaza
- Mosterín, Jesús
- Mostoles