Mosquitos kostaldea
Nikaraguako lurraldea, Hondurastik gertu, Karibe itsasoaren kostaldean. Mosquitia izena ere ematen zaio. Antilletako itsasoaren kostaldeko zabaldia, alubioiez osatua, hartzen du. Mosquitos lurraldean aintzira asko daude, eta ugari dira bertatik igarotzen diren ibaiak. 1502an Kristobal Kolon heldu zen bertara. 1655ean ingelesak jabetu ziren lurraldeaz, eta haren mendeko babes-herri izan zen 1830etik 1860 arte. Clayton Bullwen hitzarmenaren bitartez, Nikaraguak Mosquitiako erresuma ingelesen babes-herri gisa onartu behar izan zuen, baina 1894an bereganatu zuen.
- moskobita
- Moskovia
- Mosku
- moskutar
- Mosquitia
- Mosquitos kostaldea
- Moss, Stirling Crauford
- Mössbauer, Rudolf
- mossi
- mostaza
- Mosterín, Jesús