Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mormoi

iz. Erl. Jesu Kristoren Eliza, azken garaietako santuena izeneko erlijio taldeko kidea. Bi iturri ditu mormoien elizak, Biblia eta Mormoien liburua (1827an Joseph Smith-ek aurkitutako urrezko taulak). Kristau dotrinaren oinarrizko printzipio gehienak ontzat hartzen dituzte, baina gizona Jainkoaren antzera egina dela, eta orain antz hori galdua duen arren berriz haren antzeko bihur daitekeela, eta Jesu Kristo bezalaxe berpiz daitekela diote. Mormoiek eragin handia izan zuten Estatu Batuetako mendebalaren kolonizazioan. Gaur indar handia dute han, Utah-ko eta Kaliforniako estatuetan batez ere; bi milioi inguru mormoi dira gaur egun.