Moro, Aldo
Italiar politikaria (Maglie, 1916 - Erroma, 1978). Zuzenbide ikasketak amaitu ondoren irakaskuntzan eta politikan aritu zen. Alderdi demokristauaren idazkari orokorra izan zen 1959tik 1964ra eta lehendakaria 1976tik 1978ra. Behin baino gehiagotan ministro izan zen, eta Lehen Ministro ere izan zen 1963tik 68ra eta 1974-1976 bitarteko urteetan. Kargu hauetatik erdi-ezkerreko politika bultzatu zuen. Errepublikako lehendakari hautatu zuten, eta kargua hartu behar zuen egunean, 1978ko martxoaren 16an, Brigada Gorriek bahitu zuten. Aldo Mororen hilotza Erromako kale batean agertu zen urte bereko maiatzaren 9an.