Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mondale, Walter Frederick

Estatu Batuetako politikaria (Ceylon, Minnesota, 1928). Alderdi demokratako kidea. Senatari izan zen Minnesotako estatuaren aldetik 1964-etik 1977ra. J. Carter aginpidean egon zenean errepublikako lehendakariorde izan zen (1977-1980). Alderdi demokrataren aldetik lehendakaritzarako hautagai izan zen 1984ko hauteskundeetan, baina Ronald Reagan-ek, errepublikarren hautagaiak, lortu zuen garaipena.