Moncada, Salvador
Hondurastar sendagilea (Tegucigalpa, 1944). 1970ean Medikuntza eta Kirurgia lizentzia lortu zuen El Salvadorko Unibertsitatean. Ondoren Londresa joan eta Farmakologia eta zientziak ikasi zituen. Moncadoren lanak garrantzi handia izan du prozesu patologikoen tratamenduan, handituetan eta arteriosklerosian esate baterako. Horrez gainera, garrantzi handiko lana egin du plaketen eta horma baskularren arteko loturari buruz, eta baita tronbosiari buruz ere. 1996. urtetik aurrera Ingalaterrako Wellcome Research laborategietako ikerketa zuzendaria da. Bere ikerketei esker Asturiasko Printzearen saria jaso zuen 1990. urtean.