monarkia
iz. Agintea pertsona bakar baten esku dagoen gobernu era; estatuaren burua erregea den politika sistema; gobernu era hori duen estatua. v Oro har, zenbait monarkia mota bereiz daiteke. Monarkia absolutua: ahalmenak oro erregearen esku dauden sistema; erregearen ordez ahalmen horiek bestek badituzte ere, zuzen edo zeharka, erabaki guztiak monarkak bere gain hartzen ditu. Monarkia konstituzionalean, ordea, konstituzioak edo lege batek monarkaren ahalmenak zehaztu eta mugatzen ditu; gehienetan monarkia konstituzionala parlamentarioa ere izaten da. Monarkia konstituzional modernoetan erregea nazio batasunaren sinbolo soila izan ohi da.