Mompou, Frederic
Kataluniar musikagilea (Bartzelona, 1893 - Bartzelona, 1987). Bartzelonako Liceo-ko kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta 15 urterekin eskaini zuen lehen emanaldia. 1911. urtean Parisa joan zen eta piano ikasketak egin zituen F. Motte Lacroix-ekin eta harmonia ikasketak M. Samuel-Rousseau-rekin. Izaeraz lotsati zelako, kontzertu-jotzaile izateko asmoa baztertu eta konposizioa landu zuen batez ere. Debussy-ren eta Satie-ren lanek eragina izan zuten bere lanetan, baina betiere bere estiloari eutsi zion. 1941. urtean jaioterrira itzuli zen behin-betirako. Pianorako, ahotserako eta kontzerturako lanak idatzi zituen. Haren lan aipagarrienak: Suburbis (1916-17), Cants màgics (1917-19), Cançóns i danses (1923-66), Combat del somni (1942-51),Sehaska Kanta (1951), Musika isila (lau liburuki, 1959-1967), Becquerianas (1971), Improperios (1963) eta Cinco canciones sobre textos de Valery (1973).
- momentu 2
- momia
- Mommsen, Theodor
- Momoitio
- Mompó, Manuel Hernández
- Mompou, Frederic
- mon
- Mona itsasartea
- monada
- monadologia
- Monako