Mompó, Manuel Hernández
Espainiar pintorea (Valentzia, 1927 - Madril, 1992). Valentziako Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen 1943-1949 urteen bitartean. 1954-1957 urteen bitartean Parisen, Erroman eta Herbehereetan bizi izan zen, hurrenez hurren. Bere pinturak hirietako paisaietan oinarritzen dira; denborarekin, ordea, askatasun handiagoa hartu zuen Mompóren lanak, joera abstraktuen eta informalismoaren eraginez. 1958an Juan March fundazioaren beka bat lortu zuen eta mosaikoaren teknikaren inguruko ikerketak egin zituen. Espainiara itzuli zenean Madrilen hartu zuen bizilekua, eta hiri horretan eta Ibizan eta Mallorcan bizi izan zen orduz geroztik. 1950eko hamarraldian gouche-a eta olio pintura landu zituen batez ere, eta kaleetako gertakizunak, herri jaiak eta abar landu zituen. Mediterraneoko argia zuriaren eta tonu argitsuen bidez adierazten zuen. Denborarekin, ordea, irudi horiek pintura abstraktuaren eragin nabarmena erakusten dute. 1968an Veneziako Bi Urtekorako hautatu zuten, eta han UNESCO saria lortu zuen. 1970eko hamarraldian metakrilato gainean egindako pinturak landu zituen batez ere, eta 1981. urtetik aurrera eskulturaren alorrean jardun zuen. 1984an Arte Plastikoen sari nazionala irabazi zuen. Mompóren lanak mundu osoko museoetan ikus daitezke, Madril, Estatu Batuak, Paris, Sevilla, Valentzia, Londres, Gasteiz eta New York-en, besteak beste.
- momentu 1
- momentu 2
- momia
- Mommsen, Theodor
- Momoitio
- Mompó, Manuel Hernández
- Mompou, Frederic
- mon
- Mona itsasartea
- monada
- monadologia